Atez ateko bilketa sistemarako Kubo banaketa

2014ko martxoak 18

Atez ateko hondakinen bilketa epe motzean hasiko dela eta, bihartik aurrera – martxoaren 19a – herritarrak Ibarraundi museora joan beharko dira bilketa selektiboa egiteko kuboak jasotzera. Banaketa, modu ordenatuan egiteko, auzokide bakoitzak berari dagokion egunean joan beharko du. Edukiontziak2_web

Egutegia:

  • Martxoak 19 eta 20: Gaztañadui kalea, Hidalga kalea, Jose Arana kalea, San Juan kalea, Santa Ana auzoa, Eduardo Gorosarri plaza, Olazar auzoa.
  • Martxoak 21 eta 24: Dorleta auzoa, Elorreta auzoa, Aranburuzabala kalea, Antontxu bidea, Olaeta plaza, Aingeru guarda pasealekua eta Arbiñoste.
  • Martxoak 25, 26 eta 27: Komertzioak, industriak eta elizateak.
  • Apirilak 1, 2,eta 3: San Pedro eta Intxaurtxueta auzoak eta Gaztañadui (27 eta 29 atariak)

Ordutegia:

  • Goizez  10:00- 14:00
  • Arratsaldez  16:00 – 19:30

Informazio gehiago: