Garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzak (2014/1)

Deskribapena:

Diruz lagundu daitezkeen egoerak

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ) subjektu pasiboa izatea eta egindako kilometro bakoitzeko 120 gramo CO2 baino gutxiago (g/km) isurtzen duen ibilgailuaren titularra izatea: diru laguntzak emateko ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ) subjektu pasiboa izatea eta motor elektrikoa duen ibilgailuaren titularra izatea: udalerritik 100 milia baino gertuago ibilgailu elektrikoen 3 fabrikatzaile baino gehiago egonez gero, bakarrik 100 miliako mugan fabrikatutako ibilgailuei emango zaie diru laguntza.

Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Eskoriatzan erroldatuta egotea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Edozein motako zor eta zigor kitatuta izatea Eskoriatzako Udalarekin eta bere menpeko erakunde autonomoekin.

Diru laguntzaren zenbatekoa.

Diru laguntzaren zenbatekoak kalkulatzeko ondorengo irizpideak erabiliko dira:

Diru laguntza TMIZarengatik ordaindutako kuotaren % 75aren baliokidea izango da.  Diru laguntza hori kuotaren % 95era arte irits daiteke, motor elektrikoa duten ibilgailuen kasuan.  Udalerritik 100 milia baino gertuago ibilgailu elektrikoen 3 fabrikatzaile baino gehiago egonez gero, bakarrik 100 miliako mugan fabrikatutako ibilgailuei emango zaie diru laguntza.

Diru laguntza ordaintzea

Diru laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da “Axtroki” herri monetan: axtroki 1-ek euro 1 balioko du. Beraz, onuradunei ez zaie eskudirutan ordainduko. Onuradunek axtroki kopuru zehatz bat jasoko dute, eta herriko dendetan aldatu ahal izango dituzte.

Saila: Ingurugiroa
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:
  • Eskoriatzako Udalaren Udal Erregistroan
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30
  • Telefonoa: 943 71 44 07
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera orria

NANaren fotokopia

Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria.

Eranskinak:

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Eskaera orria