Jaien balorazioa eta Kultur Mahaiaren aurkezpena

2014 / 07 / 11

DOCU_DVADatorren asteartean, uztailak 15, 18:00etan, bilera izango da Kultur Etxean San Pedro jaien balorazioa egiteko. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertara. Helburua da pasa berri diren herriko jaiei buruzko eskoriatzarren iritziak, iradokizunak eta ekarpenak jasotzea datorren urteko jaiak hobeto antolatzeko.

Ondoren, 19:00etan, Kultur Mahaia aurkeztuko dugu. Zaldibar antzokia laster irekiko denez, Udalak kultur bilgune izango den leku bat sortzea bultzatu gura du, eta kultur taldeen esku jartzea ekipamendu berri honek eskaintzen dizkigun aukerak.

Interesatuta zaudeten guztioi animatzen zaituztegu bilera horietara etortzeko.