Urriaren 1ean berriz zabalik Manuel Muñoz kiroldegia

2014 / 09 / 22

Kiroldegiko beheko solairuko obrak martxa onean doaz, eta irailaren 26rako igerilekua urez betetzea espero da. Horren ostean, eta ura berotu ondoren, kiroldegia urriaren 1ean zabalduko da.

Itxita egon den bitartean ondorengo lanak egin dira:

  • Igerilekuari sakonera gutxitu zaio. Orain, lekurik sakonenean, erdi aldean, 160 cm ditu eta alboetan, 120 eta 140cm.
  • Makina gelako zorua saneatu egin da: lurra altxatu eta berria jarri.

Egutegiari eta ordutegiari dagokienez, obrak hasi aurretik zeuden bezala mantenduko dira:

Kiroldegiaren_irekiera_eusk

2014-2015 ikasturteko kirol eskaintzari buruz, dagoeneko izen ematea zabalik dago eta kiroldegian edo webgunean egin daiteke. Beharrezkoa da izena emateko orriarekin batera ordainketa agiria ere entregatzea.

Aurtengo berrikuntzen artean azpimarratu behar da kiroldegiko abonatuentzat zen Fitness zerbitzua OSASUN Fitness zerbitzua izatera pasako dela eta ordutegi zabalagoa izango duela, astean 6 ordu: astearte eta ostegunetan 10:15 – 11:15 eta 18:30 – 20:30.

Betiko eskaintza mantentzen da: pilatesa, body-tonoa, gimnasia abdominal hipopresiboa eta spininga. Azkenengo hori gela berrian egingo da, Joseba Iñurrategi pilotalekuan, eta berrikuntza bezala, sentsazioen eta pultsazioen kontrola eramateko sistema estreinatuko da.

Ekintza berrien artean Zumba eta Body-balanzea daude.

Kirol ekintza guztiak urriaren 1ean hasiko dira martxan. Eskaintzaren xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.

Nahi duenak 2 saio doan egin ahal izango ditu eskaintzen dena probatu ahal izateko. Gonbidapenak kiroldegian daude eskuragarri.

Urriaren 11n, zapatua, fitness jaia ospatuko da kirol eskaintza herrira gerturatzeko, eta goiz osoan zehar hainbat ekintza probatzeko aukera egongo da Manuel Muñoz kiroldegian.

Kirol eskaintzaren helburua Eskoriatzako herritarrak aktiboak izateko bideak erraztea da, betiere, OMEk ezarritako jarraibideak kontuan harturik: denbora librean jarduera fisikoa egitea, desplazamendu fisikoak, lanean egindako aktibitate fisikoa, etxeko lanak, jolasak eta partidak, kirola eta abar. OMEk gomendatzen du astean 150 minutuz egitea intentsitate ertaineko edo handiko jarduera fisiko aerobikoa edo, gutxienez, astean 75 minutuz, jarduera aerobiko bizia eta handia.

Goienak gai honi buruz egindako albistea: