Trafiko kanpaina: autoan haurrak lotzeko sistemak

2014 / 11 / 26

Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak informazio saioa eskainiko du Eskoriatzan, aste honetan. Familiei eta haurrei bideratuko informazioa da, autoan haurrak lotzeko dauden sistemak ezagutu ditzaten. Informazio saioaren helburuak hauek dira:

  • Autoan haurrak lotzeko sistemak ezagutzea eta egoki erabiltzea.
  • Haurrak lotzeko sistemen erabileraren gainean indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzea.
  • Sistemok egoki erabiltzea, haurraren pisuari eta tailari egokituta.
  • Ibilgailuan haurrak lotzeko aulkiak erabiltzen dituztenen galderarik ohikoenei erantzutea.
  • Parte-hartzaileei haurrak lotzeko sistemei buruzko informazio-materiala entregatzea.

Hitzordua

  • Eguna: 2014ko azaroaren 27a
  • Ordua: 17:00
  • Lekua: Herriko plaza

Informazio gehiago