Selektiboki %80 jasotzen jarraitzen dugu

2014 / 07 / 28

Lehenengo hilabetean bezala, jasotako hondakin kopurutik %80a  inguru gaika jaso da Eskoriatzan.  Sistema berrira egokitzeko herritarrek egin duten esfortzu ordea, hainbat herritarrek duten jarrerarekin zapuztu egiten da. Hona hemen gure herri ingurutan ateratako zenbait argazki:

P7240373_txiki  P7220377_txikia

Honenbestez, deia luzatu nahi diegu zaborra lekuz kanpo uzten duten herritarrei besteekiko errespetuz joka dezaten eta beraiek ere hondakinak nahastu gabe eta dagokion egunetan eta lekuetan utz ditzaten. Eta gogorarazi nahi diegu, horrelako ekintzak arau haustea direla Debagoienako Mankomunitatean indarrean dagoen zaborren ordenatzan.