Orgak eta aterkiak Axtroki Merkatari Elkarteko komertzioetan

2014 / 10 / 13

Eskoriatzako Turismo eta Garapen Ekonomiko sailak eta Axtroki merkatari elkarteak kanpaina berria jarri dute martxan. Bi helburu ditu horrek: kaleetan oinezkoak lehenestea eta tokiko merkataritza indartzea. Horretarako erosketa orgak eta aterkiak jarri dituzte elkarteko komertzioetan. Edozein bezerok izango du erabiltzeko aukera era erabileraren ondoren, komertzio berdinera bueltatuko beharko da hartutako orga ala aterkia.

Hemen Goienak editatutako bideoa.