Larrialdi Gunea Aste Santuan

2014 / 04 / 14

Larrialdi gunea tren estazio zaharraren aldamenean kokatuta dago. Egoera berezietan erabiltzeko gunea da, ohikoa den baino hondakin gehiago sortzen denean edo, arrazoiak arrazoi, behar den egunean dagokion frakzioa atera ezin denean

Bertan frakzio ezberdinen edukiontziak egongo dira (materia organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak eta errefusa) eta hondakin bakoitza dagokion lekura bota behar da, hau da, hondakinak sailkatuta eraman behar dira.

Larrialdi Gunea eraikin itxia da, beraz, bertara sartzeko giltza eskatu behar da (Udaletxean edo kiroldegian egongo dira momentuz) eta erabiltzailearen datuak eman beharko dira (izena, erabilera eguna..).

Giltza jasotzeko

Giltza hau 2 tokitan jaso daiteke, ondoko ordutegian:

  • Udaletxean (943 71 44 07)
    • Astegunetan:  9:00 – 14:30
  • Kiroldegian (943 71 53 28)
  • Astelehenetan: 14:00 – 21:00
  • Gainontzeko astegunetan: 7:30 – 21:00
  • Larunbatetan: 9:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
  • Igandeetan: 9:00 – 13:00

Aste Santua ordutegi berezia

Aste Santuko jai egunetan udaletxea itxita egongo da, beraz, giltza kiroldegian eskuratuko da. Kiroldegian Aste Santuan ordutegi berezia izango du, hain zuzen ere 9:00 – 13:00etara, apirilaren 21ean izan ezik, egun horretan itxita egongo baita.

Gainontzeko egunetan, hau da apirilaren 22tik aurrera,  ohiko ordutegian egongo dira irekita bai udaletxea eta baita kiroldegia ere.