Hondakinen sistema berria ezartzeko prozesua – II
2014 / 03 / 06Dagoeneko Udalak aztertu ditu herritarrek bilketa puntuei buruz egindako alegazioak eta horiei erantzuna emanda, hauxe da datorren astetik aurrera gauzatuko den plangintza.
Alegazioak
- 40 alegazio jaso dira guztira.
- Horietarik 28 onartu dira, batzuk osorik eta beste batzuk partzialki.
- 12 ez dira onartu.
- Udalak positiboki baloratzen ditu herritarrek egindako ekarpenak, beraiek baitira etxe-ingurua ondo ezagutzen dutenak eta horietako proposamen asko gauzagarriak izan baitira.
Erakusketa
- Behin-betiko bilketa puntuei buruzko erakusketa egingo da Ibarraundi museoan
- Egunak: Martxoaren 11, 12 eta 13a
- Ordutegia: 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00
Kubo banaketa
- Martxoaren 19tik 26ra: Herriguneko biztanleek jaso ahal izango dituzte ontziak. Jasoketa modu antolatuan egingo da eta kale edo auzo bakoitzean jakinaraziko da noiz eta non jaso behar dituen auzokide bakoitzak ontziak.
- Martxoaren 26tik apirilaren 2ra: Komertzioek, industriak eta landaguneko biztanleek jasoko dituzte ontziak. Hauei ere momentuan jakinaraziko zaie modua.
- Apirilaren 1, 2 eta 3an: San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañadui (27 eta 29 atariak) auzoetakoen txanda izango da. Egun horietan, proba pilotuaren garaian erabili duten giltza entregatu beharko dute, eta 2. kubo marroia emango zaie.
Esekitokiak
- Udal brigadako langileak martxoaren 10etik aurrera hasiko dira esekitokiak jartzen.
- Prozesu horretan, orain dauden zabor edukiontzi batzuk lekuz aldatu beharko dira. Pazientzia eskatzen zaie herritarrei, jakinekoa baita aldaketa guztiek deserosotasuna sortzen dutela, baina ahalik eta azkarren eta egokien egiten saiatuko gara.
Bestelako informazioa eskuratzeko edo edozelako ekarpenak egiteko, Informazio bulegora jo dezakete herritarrek:
- Ibarraundi Museoa, 1. solairua
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00
- Ostiraletan: 10:00 – 14:00
- Telefonoa: 943 71 54 53 edo 688 862 527
- hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com