Hainbat diru laguntza eskatzeko epea zabalik

2014 / 07 / 07

Gazteen egitasmoetarako, Garapen Jasangarria sustatzeko eta Gizarte Garapena sustatzeko diru laguntza deialdietarako eskaerak aurkeztu daitezke.

Garapen Jasangarria sustatzeko diru laguntzak

2014ko bigarren deialdia da hau eta honako hauek dira laguntzagai:

  1. Energia berriztagarri sistemak ezarri diren ondasun higiezinekiko subjetu pasiboa izatea OHZen. Laguntza jasotzeko baldintzak izango dira beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren dagokion homologazioa izatea eta bost urte igaro ez izana instalazioa ziurtatu zenetik. Diru laguntza jaso ahal izateko administrazio eskudunak emandako homologazio ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  2. Hiri hondakin solidoak batzeagatik ordaintzen den tasan subjetu pasiboa izatea eta autokonpostajea egitea. Diru laguntza jaso ahal izateko, titularrak egindako izan beharko du Debagoieneko Mankomunitateak eta Eskoriatzako Udalak emandako ikastaroa, eta gainera, berak kudeatu beharko du berak sortutako materia organiko guztia, Udalak edo Mankomunitateak eskaintzen duen bilketa zerbitzua erabili gabe.

Diru laguntza hau eskatzeko azkeneko eguna: 2014/07/30

Informazio guztia hemen.

Gizarte Garapena sustatzeko diru laguntzak

2014ko bigarren deialdia da hau eta honako hauek dira laguntzagai:

  1. OHZ (Ondasun Higiezinen Zerga)
  2. Kiroldegiko abonoa
  3. Denbora luzez langabezian dauden pertsonak (Azkeneko 18 hilabeteetan 12 hilabete langabezian egin dutenak)

Diru laguntza hau eskatzeko azkeneko eguna: 2014/07/30

Informazio guztia hemen.

Gazteen egitasmoetarako diru laguntzak

Helburua: Gazteak herri bizitzan parte-hartzera bultzatzea. Gazteei diru galera ekar dakiekeen edozein ekimen sozial, kultural edo hezigarri antolatzeko diru laguntza ematea; hau da, sormen ekintza edo izaera horretako egitasmo positiboak burutu ditzaten laguntzea, dirua izan ez dadin egitasmo edo ideia hori aurrera eramateko traba.

Diru laguntza hau eskatzeko azkeneko eguna: 2014/10/03

Informazio guztia hemen.