Gipuzkoa Basket eta Baskonia Saskibaloi taldeak Eskoriatzako Kirol Elkartearen 50 urteak ospatuz

2014 / 09 / 05

Baskonia_Gipuzkoa_txiki

Udaletik zorionak eman nahi dizkiogu Eskoriatza Kirol Elkarteari.

Zorionak irailaren 2an, asteartean, Baskonia eta Gipuzkoa Basketen artean antolatu zuten saskibaloi partidagatik, baina batez ere zorionak urtean zehar egiten duten lan guztiagatik.

Aurten 50. urte betetzen ditu Eskoriatza Kirol Elkarteak eta antolatuko diren ekitaldietako bat izan zen astearteko saskibaloi partida.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu eskoriatzar guztiak kirol elkartearen ekitaldietan parte-hartzera animatzeko.

Kirol elkartea eskoriatzar guztiona da eta denon bultzada eta indarra behar du!!!

Hemen Goienak gai honi buruz egindako bideoa.