Eskoriatza ezagutzeko Aste Santuan bisita gidatuak

2014 / 04 / 14

Eskoriatzan zer ikusi badagoenez aurtengo Aste Santurako Ibarraundi Museotik hainbat bisita gidatu antolatu dira.

Apirilaren 17an,18a, eta 21ean doako hainbat bisita gidatu egiteko aukera izango da.  Bisitetan parte hartzeko ez da izenik eman beharko, adierazitako orduan bertara agertuta nahikoa da.

Ostegunean, apirilaren 17an, Zubiate labea.

  • 11:00etan, erderaz.
  • 12:00etan, euskeraz.

Elkartzeko tokia:  Zubiate labea

Ostiralean, apirilaren 18an, Elorretako errota.

  • 11:00etan, erderaz.
  • 12:00etan, euskeraz.

Elkartzeko tokia: Elorretako labea.

Astelehenean, apirilaren 21ean, Eskoriatzako Monumentuak.

  • 11:00etan, erderaz.
  • 12:00etan, euskeraz.

Elkartzeko tokia: Ibarraundi Museoa.

 Animatu eta zatoz Eskoriatza ezagutzera!

Zubiate labeaelorretako-errotaEskoriatza Ezagutu