Ertzantzak isunak jarriko ditu Eskoriatzan

2014 / 11 / 11

Ertzaintzaren Bergarako komisariak Eskoriatzako Udalari jakinarazi dio 2014ko azaroaren 14tik aurrera herri-gunean egindako edozein trafiko arau-hauste zigortuko dutela ertzainek, baita gaizki aparkatzeagatik egindakoak ere.

Hau da, ostiral honetatik aurrera herrian egiten diren arau-hausteak bai udaltzainek  bai ertzaintzak zigortuko dituzte.