Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzaren hasierako onarpena

2014 / 11 / 19

Eskoriatzako Udalak informazioaren teknologia berriak gero eta hedatuago daudela ikusirik, administrazio elektronikoa lan-tresna gisa erabili nahi du Udalarekin tramiteak egitea errazteko. Helburu horrekin Eskoriatzako Udala Egoitza Elektroniko baten ataria lantzen ari da, 2015. urtean prest egotea nahi duena, eta modu horretara hurrengo urtetik aurrera udalarekin izan beharreko tramiteak on-line egiteko aukera eskuragarri egongo da.

Hori behar bezala arautua egon dadin, 2014ko urriaren 28an izandako plenoan, “Eskoriatzako Udalaren Administrazio Elektronikoaren Ordenantzari” hasierako onarpena eman zitzaion. Ordenantza hori jendaurrean dago orain, nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.

Ordenantza webgune honetan kontsultatu daiteke.

Erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztea

  • Lekua: Udalaren Erregistro Nagusia
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30
  • Azkeneko eguna:  17 de diciembre.
  • Nori aurkeztu: Udalbatzarra